Festarako gogorik ez da falta Azpeitian, eta gaur, Astelehen Karnabalez, goizean ez ezik arratsaldean ere jende mordoxka ibili da kalean. 16:30ean dozenaka herritar bildu dira zezenaren irteeran, eta plazan ere zezenak zain zuen beste hainbat herritar. Zenbaitek beldurrak alboratu eta mozorroa soinean zezenaren aurrera ateratzea ere erabaki dute. 17:00etan, berriz, haurrek eta gaztetxoek ederki astindu dituzte gerriak DJonekin Azoka Plazan, eta txokolatea dastatzeko aukera ere izan dute horiek.
Hona hemen Astelehen Karnabal arratsaldeko argazki bilduma: