Astearte Karnabalez ohitura bilakatu den moduan, gaupaseroek bisita egin dute Uztarriaren bulegora. Bulegoa lekuz aldatu dela eta, hainbatek zalantza zuten erredakzioa aurkituko ote zuten, baina aurtengoan ere asmatu dute hara iristeko bidea. 09:30 aldera iritsi da mozorrotutako hainbat herritar Uztarriak Dinamoan duen bulegora, eta dantzan aritu dira, Fenardoren musika lagun dutela.