Karnabalak 2020

Suzko zezenarekin, agur karnabalei

Uztarria.eus

Azken egunetako etengabeko festaren ostean, amaitu dira karnabalak Azpeitian. Ohi bezala, sokamuturra bukatzean, suzko zezenaren txanda iritsi da, eta herritar ugari bertaratu da festetako azken ekitaldira. Erdikaletik abiatu da txinpartaz beteriko zezena, eta plazan bukatu du ibilbidea. Irulitxa txarangaren musikak lagunduta, ehunka herritarrek datorren urtera arte agurtu dituzte karnabalak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide