Joseba Irazoki eta Lagunak nahiz Mice taldeak Sanagustingo agertokian izango dira igandean, 19:00etan hasita. Emanaldirako sarrerak salgai daude kulturgunean nahiz Kulturaz.eus atarian; aurrez zortzi euroren trukean eskura daitezke, eta hamar eurotan egunean bertan. Irazokik eta haren taldeak bigarren diskoa, Zu Al Zara? (Bidehuts, 2018), aurkeztuko du igandean. Micek, berriz, Zilar printzak lana.
Hona hemen, Joseba Irazoki eta Lagunak talderen Zu al zara? abestiaren bideoklipa:
Hona hemen, Miceren Zilar printzak lanean jasotako abestiak: