Iturritxiki eta Txiki-txoko ludotekak haurrentzako maskota bila dabiltza. Hori dela eta, azken hilabeteotan bi ludoteketako hezitzaileek bazkideek marraztutako proposamenak jaso dituzte, eta jasotako proposamenekin erakusketa ireki dute. Atzo, asteazkena, zabaldu zuten maskoten marrazkien erakusketa Foru Ibilbideko erakusketa aretoan, eta ostiralera arte egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara. Erakusketara bertaratzen diren 18 urtetik beherako herritarrek gehien atsegin dute marrazkiari botoa emateko aukera izango dute. Boto gehien jasotzen dituen marrazki proposamena erabiliko du Gazteria Sailak ludoteketako maskota izango dena sortzeko.