Rakugoak entzuteko parada izan zuten ostegunean liburutegira joan ziren herritarrek. Azpeitiko Rakugo Taldeko kideek hainbat ipuin kontatu zituzten; izan ere, Japoniako ahozko literatura tradizionalaren erakusgarri dira rakugoak. Ez da halako saio bat eman zuten lehen aldia; Hiromi Yoshida Azpeitira etortzen den aldietan egin izan dituzte halako saioak. (Argazkia: Udal Liburutegia)