Uztarriaren zozketak

Mad Muasel eta Anier taldeen kontzerturako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2020ko mar. 2a, 13:03

Mad Muasel abeslaria joan zen iraileko Sanagustineko kontzertuan. (Alberto Beloki)

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte hartu dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostiraleko, martxoak 6, 12:00 arte parte hartu ahal izango da zozketan, eta Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa. Kontzertuak zapatuan, martxoaren 7an, izango dira Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita.

Dancehall eta rap doinuak izango dira protagonista zapatuan, martxoak 7, Sanagustin kultugunean. Izan ere, Mad Muasel eta Anier musikariek kontzertua eskainiko dute 22:30ean hasita.

Emanaldi horietarako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean, eta zozketan parte hartu nahi dutenek mezua idatzi beharko dute. Ohiko moduan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten adierazita ('Mad Muasel eta Anier'), eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Interesatuek ostiraleko, martxoak 6, 12:00ak baino lehen parte hartu beharko dute zozketan, eta Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide