Baigera jubilatuen elkarteak eta Halcon bidaia agentziak Italia hegoaldera bidaia antolatu dute ekainerako. Hain zuzen ere, ekainaren 23tik 30era –biak barne– egingo dute bidaia, eta Napoli, Capri, Ponpeia, Sorrento, Amalfi, Positano, Paestum eta Caserta bisitatuko dituzte zortzi egun horietan.
Azpeititik aterako dira, eta bidaia hegaldi zuzenean egingo dute. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta interesatuek apirilaren 23ra arte izango dute inskribatzeko aukera. Izen eman nahi dutenek Baigeraren bulegoetara joan beharko dute aurrena.