Jose Luis Otamendiren 'Disoluzio agiriak' izan du hizpide liburutegiko irakurle taldeak

Azpeitiko Udal Liburutegiko irakurle taldean Jose Luis Otamendiren Disoluzio agiriak liburua landu zuten asteartean. Idazleak berak parte hartu zuen solasaldian, eta partaideek aurrez irakurritako poemak Otamendiren ahotik entzun ahal izan zituzten. Bakoitzak bere etxean olerki bat irakurtzerakoan irudikatutakoa, agian, ez da izatean besteak irudikatutako gauza bera, edo ez du izaten zerikusirik idazleak sortzerakoan eman nahi izan dion esanahiarekin. Hori guztia elkarnabanatu ahal izan zuten astearteko saioan elkartu ziren irakurzaleek. Gutxitan egiten diote poesiari lekua irakurle taldean, eta horretaz gozatzeko aukera izan zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide