Apirileko ikastaroen eskaintzaren berri eman du Azpeitiko KZguneak. Guztira, hamahiru ikastaro eskainiko ditu datorren hilean KZguneak, aurrez aurrekoak zein urrunekoak.
Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko: KZgunearen webgunean; aurre inskripzioa egiteko laguntza behar dutenek, esteka honetan topa dezakete. Horrez gain, edozein zalantza argitzeko edota informazioa eskatzeko, KZgunearen Enparan Dorretxeko egoitza irekita izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, produktibitatea eta sare sozialak dira apirileko ikastaroekin jorratuko dituzten arloak. Hau da zerrenda osoa, ikastaro bakoitzaren zenbait xehetasunekin:
- Mekanografia. Ikasi hutsetik
- Aurrez aurreko ikastaroa.
- 10 ordu.
- Apirilaren 1etik 7ra, 18:00etatik 20:00etara.
- Euskaraz.
- Atera argazkiak une bakoitzerako zure smartphonearekin
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Apirilaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.
- Euskaraz.
- Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Apirilaren 3an eta 6an, 11:00etatik 13:00etara.
- Euskaraz.
- Sortu bideoak zure irudi gustukoenekin
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Apirilaren 7an eta 8an, 11:00etatik 13:00etara.
- Euskaraz.
- Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin
- Aurrez aurrekoa.
- 16 ordu.
- Apirilaren 20tik 29ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Euskaraz.
- Musika aplikazioak zure smartphonean
- Aurrez aurrekoa.
- 2 ordu.
- Apirilaren 8an, 18:00etatik 20:00etara.
- Euskaraz.
- Google Traductor. Testuak eta web orriak itzuli
- Aurrez aurrekoa.
- 2 ordu.
- Apirilaren 30ean, 16:00etatik 18:00etara.
- Gaztelaniaz.
- Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak
- Urrunekoa.
- 20 ordu.
- Apirilaren 20tik maiatzaren 6ra.
- Gaztelaniaz.
- Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago
- Aurrez aurrekoa.
- 4 ordu.
- Apirilaren 6an eta 7an, 09:00etatik 11:00etara.
- Gaztelaniaz.
- Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
- Aurrez aurrekoa.
- 2 ordu.
- Apirilaren 30ean.
- Gaztelaniaz.
- Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube
- Urrunekoa.
- 40 ordu.
- Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
- Gaztelaniaz.
- Pinterest. Zure inspirazio-iturria
- Urrunekoa.
- 4 ordu.
- Apirilaren 20tik 29ra.
- Gaztelaniaz.
- Marka pertsonala eta LinkedIn
- Urrunekoa.
- 20 ordu.
- Apirilaren 20tik maiatzaren 6ra.
- Gaztelaniaz.