Luizia gertatu da bart gauean hilerrirako bidean (argazkian) eta bidea itxita dago. Udaltzaingoak Uztarriari jakinarazi dioenez, 06:30 aldean jaso dute abisua. Gunean zegozkion seinaleak jarri dituzte udaltzainek, baina bidea garbitzeko lanak hasteko zeuden 09:00etan.