'Especiales' eta 'Sonic: la pelicula' filmak emango dituzte asteburuan

Uztarria.eus 2020ko mar. 12a, 09:37

Especiales eta Sonic: la pelicula filmak emango dituzte asteburuan Soreasu antzokian. Especiales filmaren hiru saio eskainiko dituzte: zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00). Aldiz, Sonic: la pelicula igande arratsaldean ikusi ahal izango da, 16:30ean hasita. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke aurrez, baina emanaldien egunetan salgai jarriko dituzte Soreasuko leihatilan.

Olivier Nekachek eta Eric Toledanok 2019an Frantzian ekoiztutako filma da Especiales. Honako hau da filmaren sinopsia: "Especiales bi lagunen, Bruno eta Maliken, benetako gertaeretan oinarritutako istorioa da. Errealitate konplexu eta ikustezin bati aurre egin behar diote biek, nahasmendu autista duten mutil eta neska askok sufritzen duten errealitateari. Bi elkarte garatzen dituzte, eta modu paraleloan, auzo gatazkatsuetatik eratorritako gazteak orientatzen eta bideratzen dituzte; gazte autisten zaintzaile bihurtzen dira. Horrela, pertsona horien edo beren inguruan bizi diren guztiei lagundu ahal izango diete. Brunoren eta Maliken erakundeak horietara joaten diren lagun guztiak prestatzeaz arduratzen dira, "oso konplexuak" diren kasuak tratatzeko. Horrela, gizarte bidezkoagoa eta komprotetituagoa sortzeko asmoa duten bi gizonen historia jasotzen du lanak".

Jeff Fowlerrek 2020an AEBetan ekoiztutako animaziozko filma da Sonic: la pelicula. Honako hau da sinopsia: "Nazioarteko bideojokoetako pertsonaia ezagunenetako batek bizitako abenturetatik abiatuko da lana: Sonicek, triku urdin eta azkarrenak, pantaila zeharkatuko du. Green Hills hiriko polizia batek Sonici lagunduko dio harrapatu nahi duen gobernuarengandik ihes egiten. Bien bitartean, Robotnik doktore maltzurrak hura harrapatzeko ahal duen guztia egingo du. Izan ere, izaki bitxi horren botereak lortu eta mundua haiekin menderatu nahi du. Ekintzaz eta abenturaz betetako komedia da, ikusle guztientzat zuzendua".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide