Egunean Behin jokoaren denboraldi honetako laugarren astea ere amaitu da. Martxoaren 2tik 8ra bitarteko astean Aretha Franklin izan da puntu gehien –577,14– batu dituen jokalaria, eta asteroko legez, Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko du izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta, ahalik eta azkarren. Hirugarren denboraldiak irauten duen bitartean, astero, Txintxu gozotegiak emandako gosari bat izango da jokoan.
Taldera batzeko jarraibideak
Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 985 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.