Beasaingo Herri Lasterketa irabazi du Aitor Mimenzak

Uztarria.eus

Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagunak Beasaingo Herri Lasterketa irabazi zuen atzo, igandea. Irabazi ez ezik, probako errekorra hautsi zuen elorriotarrak: 43 minutu eta 45 segundo behar izan zituen hamalau kilometroko proba amaitzeko –ia minutu bat hobetu zuen aurretik ezarrita zegoen marka–. Hainbat azpeitiarrek ere parte hartu zuten, eta horietako batek podiumera igotzeko aukera izan zuen; izan ere, Maider Korta hirugarren helmugaratu zen (57:42). Argazkian, Mimenza helmugara iristen. (Goierriko Hitza)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide