Patata Tropikala antzerki taldeak antzerkia, umorea eta irudimena uztartuko ditu Denboraren Taupadak antzezlanarekin zapatuan, hilak 14, Soreasun antzokian. Iker Etxarriren zuzendaritzapean, Judith Povesek, Fermin Sanlesek eta Maite Pereak Odei, Permin eta Mari gorpuztuko dituzte agertokian. Antzezleek, besteak beste, maskarak eta txotxongiloak erabiliko dituzte urtetik gora haurrei zuzendutako antzezlanean. 17:00etan izango da saioa, eta sarrera bost euro ordaindu beharko da. Antzezlanerako sarrerak salgai daude dagoeneko kulturaz.eus webgunean, eta egunean bertan ere salgai egongo dira Soreasuko leihatilan.
Hona hemen Denboraren Taupadak antzezlanaren aurrerapen bideoa: