Iristeko hilabeteak falta badira ere, Zezenzale Batzordea hasi da dagoeneko datorren San Inazio jaietako zezenketetako xehetasunak lotzen. Taldeak iragarri duenez, aurten ere hiru zezenketa izango dira: uztailaren 31n, San Inazio egunez lehena; abuztuaren 1ean, San Inazio bigarrenez hurrengoa; eta abuztuaren 2an hirugarrena. Gainera, uztailaren 26an egingo dute ohiko desenkajonamendua.
Egunak ez ezik, horietan ariko diren ganadutegiak ere zehaztu ditu Zezenzale Batzordeak. Horietako bi iaz ere izan ziren Azpeitiko zezen plazan: Ana Romero (Cadiz, Espainia) eta Murteira Grave (Mourão, Portugal). Aldiz, lehen aldiz izango dira Azpeitian La Palmosilla (Cadiz, Espainia) ganadutegiko zezenak.