Koronabirusa Azpeitian

Koronabirusaren hedapena saihesteko aholku berriak eman ditu Eusko Jaurlaritzak

Uztarria.eus 2020ko mar. 9a, 21:07

Haurrei ikastetxera joan aurretik tenperatuta hartzeko gomendatu dute, eta gauza bera egitea eskatu diete zahar etxeetara bisitan joan behar dutenei. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar guztiei eskatu diete gomendio horiek jarraitzea.

Koronabirusaren hedapena saihesteko neurri eta gomendio berriak jakinarazi ditu gaur Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Neurri gehienak eta zorrotzenak Gasteizen ezarriko dituzten arren –hamabost egunez itxita izango dira han ikastetxeak eta unibertsitatea, besteak beste–, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osorako gomendio berriak ere eman ditu Nekane Murga sailburuak arratsaldean egin duen agerraldian.

Orain arteko gomendio orokorrez gain, ikastetxeetara joan aurretik haurrei tenperatura hartzeko aholkatu du Osasun Sailak, eta 37 gradu baino gehiago edo arnasketarekin lotutako sintomak badituzte etxean geratzeko eskatu du. Era berean, zahar etxeren batera bisitan joan behar dutenek ere neurri bera hartzeko eskatu du Osasun Sailak, tenperatura hartzeko, alegia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide