Joxe Anjel Aristi udaltzainburuak erretiroa hartu du, eta aitortza egin dio udalak

Uztarria.eus 2020ko mar. 10a, 11:29

37 urte baino gehiagoz Azpeitiko Udalaren eta herriaren zerbitzura lanean aritu ostean, Joxe Anjel Aristik, azken urteotako udaltzainburuak, erretiroa hartu du. Hori dela eta, ohiturari jarraituz, Nagore Alkorta alkateak erlojua oparitu zion udalaren izenean joan den ostiralean. "Udaltzainen eta udaltzainburuen lana ez da erraza askotan, ezta eskertua ere, baina guk urte guzti hauetan herriaren zerbitzura eginiko lana aitortzeko eta eskertzeko aprobetxatu nahi dugu momentua", adierazi zion.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide