Otsailaren 1ean osatu zuen taldea Uztarriak, Egunean Behinen aritzen diren azpeitiarrei bertan parte hartzeko gonbita luzatuz, jokoaren hirugarren denboraldia abiatzear zela. Denboraldi honetako bosgarren astean da jokoa –zortzi astek osatuko dute, guztira–, eta Uztarriaren Azpeitiko taldeak 1.006 kide ditu uneotan.
Uztarriaren Egunean Behineko taldera oraindik batu ez direnak garaiz daude oraindik, noski; albiste honetan dituzte xehetasun guztiak, bai taldean nola sartu, bai jokoa sakelakoan nola instalatu, behar izanez gero. Taldearen barruko aste bakoitzeko sailkapenaren irabazleak saria du: Txintxu gozotegian gosari bat.
Taldearen jarraipena egiteko atal berezia ere eskura dute erabiltzaileek webgune honetan.