Sanjuandegin kokatuta dagoen Baigera II-ko tabernaren eta jatetxearen kudeaketa lehiaketa publikora atera ditu udalak. Gune hori ustiatzeko interesa duten herritarrek martxoaren 26ko, osteguna,12:00ak arte izango dute kudeaketarako proposamenak aurkezteko epea. Iradokizunak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko dira egun horretara bitartean.
Jubilatuen elkartearen taberna eta jatetxea bi urterako esleituko ditu erakundeak, eta beste bi urtera arte luzatu ahal izango da kontratua. Kudeatzaile berriak astelehentik ostiralera zabaldu beharko du Baigera II, 09:30etik 21:00etara bitartean. Gainera, urteko 2.000 euroko kanona izango du gutxienez.
Honako lotura honetan kontsulta daitezke plegu teknikoak eta administratiboak.