Koronabirusa Azpeitian

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia jokatu ala ez aztertzen ari dira antolatzaileak

Uztarria.eus 2020ko mar. 11a, 14:02

Martxoaren 28an dira proba egitekoak, baina koronabirusa dela eta, baliteke bertan behera gelditzea. Antolatzaileek gaur gauean hartuko dute kirol probari buruzko azken erabakia.

Azken egunotan COVID-19 gaixotasunaren inguruan hartu diren neurriak ikusita, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek ez dute "ziurtasunik ikusten" aurtengo proba martxoaren 28an egin ahal izateko. Azken egunetan hainbat erakunderekin hitz egiten ari dela azaldu dute antolatzaileek, eta gaur –asteazkena– gauean hartuko dute lasterketari buruzko "azken erabakia". 

Antolatzaileek barkamena eskatu dute egoerak sortu duen ezinegonagatik, baina lehentasuna lasterkarien, boluntarioen eta gainerako kideen segurtasuna bermatzea dela nabarmendu dute. Korrikalarien dortsalak prestatuta dituztela jakinarazi dute probaren antolatzaileek, baina azken erabakia hartu arte ez dituzte banatuko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide