Euskal Herriko tokiko hedabideek hainbat albiste eta elkarrizketa egin dute dagoeneko koronabirusa dela eta. Gainera, herriz herriko erakundeek nahiz eragileek hartu dituzten neurrien berri ere ematen ari dira. Jorratutako eduki horiek guztietara loturak aurki daitezke goiko mapan; hain zuzen ere, herriaren gainean klik eginez gero, tokiko hedabide horrek landutako edukira bideratzen du mapak irakurlea. Uztarria.eus-ek koronabirusa gai hartuta sortutako edukiak ere jaso ditu Tokikomek mapa interaktiboan.