Larunbatean, Mad Muaselek eta Anierrek kontzertu bana eskaini zuten Sanagustin kulturgunean. Dancehall, hip-hp eta rap doinuak izan ziren protagonista Azpeitian, eta jendetza bildu zen musikarien emanaldiekin gozatzeko.
Nora Alberdik Kulturaz kooperatibaren bildumarako ateratako argazki batzuk dira honakoak. Joan den zapatu gaueko irudien bilduma osoa hemen ikus daiteke.