Koronabirusa Azpeitian

Sokamuturra sari banaketa eta argazki erakusketa bertan behera gelditzen dira

Gaurtik aurrera, hainbat zerbitzu eta eraikin itxita izango direla jakinarazi du Azpeitiko Udalak, "pertsonen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko eta, horrela, birusaren zabalpena gutxitzeko" helburuarekin. Bihar, larunbata, egitekoa zen Sokamuturra argazki lehiaketaren sari banaketa eta ondorengo argazki erakusketa bertan behera uzteko gomendioa bidali diote Azpeitiko Argazki Elkarteari; beraz, besterik jakinarazi arte, bertan behera geldituko da bai sari banaketa, bai erakusketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide