Koronabirusa Azpeitian

Data berriak dituzte Zea Mays, Habi, Inmaculate Fools eta Jotakie taldeen kontzertuek

Uztarria.eus 2020ko mar. 13a, 13:30

Koronabirusaren aurkako prebentzio gisa, emanaldien datak atzeratzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Uztailaren 3an izango dira Zea Mays eta Habi taldeen kontzertuak, eta maiatzaren 1ean eta 2an Inmaculate Fools eta Jotakie taldeenak.

Covid-19 birusaren aurkako prebentzio neurri gisa, Kulturaz kooperatibak atzo jakinarazi zuen Sanagustin kulturguneko eta Soreasu antzokiko datozen bi asteetako ekitaldi publiko guztiak bertan behera gelditu zirela. Dena den, Kulturazek gaur adierazi duenez, uztailaren 3ra atzeratu dira Zea Mays eta Habi taldeak larunbatean ematekoak ziren kontzertuak. Inmaculate Fools eta Jotakie taldeen zuzenekoak, berriz, maiatzaren 1ean eta 2an izango dira.

Lehendik erositako sarrerek data berrietarako balioko dute. Inmaculate Fools eta Jotakieren kontzertuen kasuan, martxoaren 20rako erositakoek maiatzaren 1erako balioko dute, eta martxoaren 21eko sarrerek maiatzaren 2rako. Sarrera jada erosita izan eta dirua itzultzea nahi dutenek ere izango dute horretarako aukera: sarrera fisikoa dutenek Sanagustin kulturgunera jo beharko dute, eta Internetez erosi dutenek sanagustinkultura@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide