Eskolak itxita eta kaleak ohi baino hutsago

Uztarria.eus

Koronabirusak herritarren egunerokoa hankaz gora jarri du. Arabako eskolekin egin bezala, Gipuzkoako eta Bizkaiko eskolak ere gutxienez hamabost egunez ixteko erabakia hartu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak, eta erabakiaren ondorioak agerikoak izan dira herrian: ikastetxeetako atariak huts-hutsik. Lantegiak, tabernak eta dendak irekita dauden arren, kalean ere ohi baino jende gutxiago ibili da gaur goizean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide