Koronabirusa Azpeitian

Baigerak bertan behera utzi ditu datozen asteetarako prestatutako ekintzak

Uztarria.eus 2020ko mar. 13a, 16:55

Baigera Ien kanpoaldea.

Martxoaren 21eko Zestoa eta Azpeitia arteko ibilaldia eta martxoaren 26ko batzar orokorra ez dituzte egingo. Gainera, pentsio duinen aldeko astelehenetako elkarretaratzeak ere ez dituzte gauzatuko, eta zunba, yoga, pilates eta dantza saioak bertan behera utzi dituzte. Baigera Ieko taberna eta jatetxea itxita izango dira.

Baigera jubilatuen elkarteak ere bertan behera utzi ditu gaurtik aurrerako antolatuta zituen ekintza guztiak. Besteak beste, ez dituzte egingo martxoaren 21eko Zestoa eta Azpeitia arteko ibilaldia eta martxoaren 26ko batzar orokorra. Gainera, pentsio duinen aldeko astelehenetako elkarretaratzeak ere ez dituzte gauzatuko, eta zunba, yoga, pilates eta dantza saio oro ere ez dute egingo. Bestalde, Baigera Ieko taberna eta jatetxea ere itxita izango dira.

Eusko Jaurlaritzaren, Osakidetzaren eta Azpeitiko Udalaren argibideei kasu eginez, neurri horiek hartzea erabaki du elkarteak. "Momentu honetan bizitzen ari garen egoera zein den ikusita, prebentzio neurriak bete behar ditugu guk ere, beste elkarteek, instituzioek edo taldeek bezala", azaldu dute Baigerakoek. Horiek adierazi dutenez, "argi" dute neurri horiek hartzeak eragozpenak sortuko dizkiela eguneroko bizitzan, baina egoerari buelta "ahalik eta azkarren" ematea espero dute, "eguneroko normaltsunera" itzultzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide