657 lagunek eman dute positibo koronabirusagatik Euskal Herrian. Osakidetzak eguerdian eguneratu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan koronabirusarekin kutsatutakoen eta hildakoen kopurua. Datuen arabera, lurralde guztietan handitu da gaixo kopurua; Araban, bereziki. Araban 360 pertsona daude kutsatuta gaur-gaurkoz, Bizkaian 115 eta Gipuzkoan 46. Nafarroan 130 lagun daude gaixorik, eta Lapurdin sei.
Atzotik, 104 kasu gehiago atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: 50 kasu Araban, 32 Bizkaian eta 22 Gipuzkoan. Hildakoak, berriz, bost gehiago dira atzotik: lau lagun hil dira Araban —hamahiru guztira— eta bat Bizkaian —hiru guztira, Gipuzkoan bezala—. Guztira, hemeretzi pertsona hil dira koronabirusaren eraginez Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Sendatutako lagunak, berriz, bederatzi dira.