Egunean Behin jokoaren denboraldiko bosgarren astea ere bukatu da. Matxoaren 9tik 15era bitarteko astean Nerea izan da puntu gehien –564,81 puntu– batu dituen jokalaria, eta asteroko legez, Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko du izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta; dena den, koronabirusaren pandemia dela eta, aurrerago jaso beharko du saria irabazleak. Lehiak bere horretan jarraituko du, hala ere, eta datozen asteetan ere Txintxu gozotegiak emandako gosari bat izango da jokoan.
Taldera batzeko jarraibideak
Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua. Adibidez, joan zen astean gainditu zuen talde horrek mila laguneko langa: dagoeneko 1.027 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.