Indarkeria matxistaren biktimentzako telefono bidezko arreta zerbitzua, martxan

Uztarria.eus 2020ko mar. 18a, 09:13

Indarkeria matxista jasaten dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (943 15 71 92) edo Emakumeen Aurkako Indarkeriaren biktimentzako arreta telefonora (900 840 111) dei dezakete.

Azpeitiko Udalak azaldu duenez, "COVID-19aren aurkako neurriak tarteko, salbuespen egoera honetan emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen egoera okerrera joan da". Hori dela eta, egoera horretan dauden emakumeek telefono bidezko arreta zerbitzua jaso dezaketela adierazi du udalak. Indarkeria matxista jasaten dutenek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (943 15 71 92) edo Emakumeen Aurkako Indarkeriaren biktimentzako arreta telefonora (900 840 111) dei dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide