Konfinamendu egoera dela eta, Azpeitiko haurrei eta horien gurasoei egunak pixka bat arintzeko asmoz #EtxeanJolas egitasmoa jarri dute martxan Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak elkarlanean. #EtxeanJolas egitasmoaren barruan, Azpeitiko Txiki-Txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek haurrentzako hainbat bideo egingo dituzte, eta saio horietan etxean egin daitezkeen eskulanak, asmakizunak eta jolasak proposatuko dituzte, besteak beste. Gaurko saioan Txiki-txoko eta Iturritxiki ludoteketako hezitzaileek etxeko txikienei zuzendutako asmakizunak ekarri dituzte #EtxeanJolas saiora.
Egunero 16:00etan eskainiko dute #EtxeanJolas saioa Uztarria.eus-en. Egitasmoaren helburua da haurrek ludoteketan egin ohi dituzten ekintzak herriko etxeetara gerturatzea, egunak pixka bat dibertigarriago egiteko.