Astelehenean bi hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegian ezbeharra izan zenetik. Egun hartan lur azpian harrapatuta gelditu ziren eta oraindik aurkitu ez dituzten Alberto Sololuzeren eta Joaquin Beltranen senideek oroimen ekitaldia antolatu dute astelehenerako. Hain zuzen ere, Euskal Herriko herri guztietara zabaldu dute astelehenean 17:00etan balkoietatik txaloak jotzeko deia.