Etxean zumba egiteko saioa, Regla Hernandezen eskutik

Uztarria.eus 2020ko api. 9a, 22:00

Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) hedabideak herritarren ongizatearekin lotutako ikus-entzunezko saioak zabaltzen hasi dira egunotan #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoaren barruan, konfinamenduaren ajeei aurre egiteko aholkuekin eta abar. Horren harira, Regla Hernandez irakasleak herritarrek etxean egiteko moduko zumba saio bat eskaini du gaurko atalean. Bertan, hainbat koreografia landu ditu Hernandezek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide