Elikadura eta osasuna zaintzeko aholkuak, Maite Galarraga nutrizionistaren eskutik

Uztarria.eus 2020ko api. 10a, 13:50

Urolako Komunikazio Taldeko (UKT) hedabideak herritarren ongizatearekin lotutako ikus-entzunezko saioak zabaltzen hasi dira egunotan #NiEtxeanZaintzenNaiz egitasmoaren barruan, konfinamenduaren ajeei aurre egiteko aholkuekin eta abar. Horren harira, Maite Galarraga nutrizionista klinikoak hainbat gomendio eman dizkie herritarrei, elikadura eta osasuna ahalik eta ondoen zain ditzaten. Besteak beste, ariketa fisikoa egitea beharrezkoa dela adierazi du Galarragak, eta zer jatea komeni den ere azaldu du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide