Erniarraitzen 'Bota bertsue!' lehiaketak baditu irabazleak

Uztarria.eus 2020ko api. 11a, 16:35

Erniarraitz bertsozale elkarteak martxan jarritako Bota bertsue! lehiaketak baditu irabazleak. 14 urtera artekoen artean, Eriete Zubizarretak irabazi du saria, Eskolara itzuli nahi du gaiarekin. Azkoitiko Hizki dendan gastatzeko 50 euroko bonua irabazi du hark. 15 urtetik gorakoetan, berriz, Naia Arrizabalaga izan da irabazlea. Arrizabalagak Zaldibarko ezbeharra gaia abiapuntu hartuta bota du bertsoa. Azpeitiko Elikaguneko otarre bat irabazi du hark.

Hona hemen bi irabazleen bertsoak, bideoan:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide