Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkia da honako hau. Irudian Artzubia kaleko arropa eta hondakin berrerabilgarriak jasotzeko edukiontzia ikus daiteke. Poltsa ugari ageri dira edukiontziaren inguruetan, eta argazkia Uztarriara bidali duen herritarrak hori salatu du. Hark adierazi duenez, edukiontzian "argi" irakur daiteke ez dutela arropa bilketarik egingo salbuespen egoerak irauten duen bitartean. Horregatik jendearen utzikeria salatu du: "Alarma egoeran arropa bilketarik egingo ez dela jartzen duen arren, egunetik egunera poltsa gehiago daude. Badirudi inork ez duela pentsatu poltsa etxera bueltan eramaterik".