Zer lan egiten dituzu?
Kamioia gidatu, zaborra bildu, edukiontziak eta horien guneak garbitu...
Ofizioaren alderik onena?
Ez dela batere monotonoa. Gainera, asko gustatzen zait aire zabalean lan egitea.
Eta lanaren alderik txarrena?
Urtean 365 lan egun ditugula.
Herri txukuna al da Azpeitia?
Orokorrean, bai.
Lan gehien noiz?
Gabonetako kontsumo garaian.
Gaupaseroekin topo egitean...
Normalean jendea umoreko egoten da eta ez dugu arazorik izaten.