"Beira edukiontzietara botatzeko ordutegi jakin bat dago"

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa

Herritar batek gogorarazi du beira edukiontzietara botatzeko ordutegi jakin bat dagoela: 08:00etatik 22:00etara. Hark salatu duenez, jendeak "edozein momentutan" ateratzen ditu hondakinak, eta beiraren kasuan, "sekulako zarata" sortzen da. Herritarrak azaldu du Sanjuandegiko Eroskitik gertu hiru beira edukiontzi daudela, eta Urola Erdiko Mankomunitateak ezarritako ordutegia errespetatzea eskatu du, bizilagunei molestatu egiten dielako beira jaurtitzean sortzen den zaratak. "Batez ere, adinekoen hobe beharrez, ordutegia errespetatzeko eskatu nahi diet herritarrei".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide