Koronabirusa Azpeitian

Postu gehiago jarri dituzte baserritarren azokan

Uztarria.eus

Koronabirusa zela eta, hainbat ekoizlek baserritarren azokara joateari utzi zioten, baina pixkanaka-pixkanaka hasi dira horiek azokara itzultzen. Gaur, asteartea, joan zen astean baino baserritarren postu gehiago izan dira Azoka Plazan. Postutik posturako segurtasun tartea bermatu behar denez, hainbat baserritarrek plazan jarri dituzte saltzen beren produktuak. Guztira, 23 ekoizle izan dira azokan.

(Argazkiak: Azpeitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide