Udaberria bazterrak hartuta

Uztarria.eus 2020ko api. 27a, 18:43

Gizakiak kaleak ohi baino askoz gutxiago zapaltzen ari diren asteotan "natura bere tokia berreskuratzen" ari dela errepikatu dute askok, eta uste horren kontura txantxak egin ere bai, beste askok. Pandemiaren leherketak udaberriarenarekin egin du bat gurean. Eta udaberriaz inoiz baino gutxiago goza dezakegulako agian, edo gizakion gozatze ezin horrexegatik hain justu, baina berdeago eta joriago sumatzen dituzte udaberria eta landaredia balkoi-leihoetatik begira daudenen begiek. Loreak eta belarra beste batzuetan iristen ez eta irauten ez duten txokoetan ikus daitezke, dena den, egunotan. Herritar batek ateratako argazki hau izan daiteke horren adibide: Sanagustin ondoko jolas parketik Santutxorako aldapan dagoen estolda-zuloa, lorez estalita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide