Datorren larunbatean, maiatzaren 9an, Txolarte programan parte hartzen duten Gipuzkoako herrietako kideak Azpeitira etortzekoak ziren Kuadrilla Egune ospatzera. Koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta, bertan behera utzi behar izan dituzte egun horretarako zituzten asmoak, baina herritarrei erronka bota diete: Gu ere Kuadrilla Egunarekin bat #txolarte2020 leloa oinarri hartuta zerbait sortu, argazki bat atera edo bideo bat grabatu, eta azpeitiatxolarte@gmail.com helbidera bidaltzea. Erronka onartzen duten herritarrek maiatzaren 7rako bidali beharko dituzte argazkiak eta bideoak.