Deskofinamenduaren barruan, zero fasean kirola edota pasiera egitera kalera irten daitezke herritarrak. Jarduera horiek, ordea, ordutegi jakin batean eta udalerriko mugetatik irten gabe egin behar dira. Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorrian, Berrosueta inguruan, bi herrien arteko muga adieraziz hesi bat jarri du Azpeitiko Udalak.