Konfinamendua tarteko, joko bat proposatu du Lagun Onak futbol klubak sare sozialetan. Hain zuzen ere, klubaren historiako hamaikakorik onenak osatzeko, herritarren botoak bildu ditu Lagun Onakek. Zelaiko gune ezberdinetan jokatu izan duten jokalarien izenak proposatu dituzte, eta herritarrek inkesta bidez aukeratu dituzte beraien gustukoenak diren jokalariak. Modu horretan, emakumeen eta gizonen hamaikakoak osatu ditu klubak. Behin hamaikakoak osatuta, jokalari horiekin bideoak osatu dituzte.
Honako hau da emakumeen hamaikakorik onena, boto-emaileen iritziz:
Hona hemen egun hauetan egin dugun galdeketarekin osatutako hamaikakoa! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta animoak Lagun Onak-eko Futbol Taldetik!#Aupa Lagun. pic.twitter.com/mAPGD5JnTT
— Lagun Onak FT (@lagunonak_FT) May 6, 2020
Gizonezkoen hamaikakorik onena, berriz, honako hau da:
Hona hemen egun hauetan egin dugun galdeketarekin osatutako hamaikakoa! Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta animoak Lagun Onak Futbol Taldetik! #AupaLagun
— Lagun Onak FT (@lagunonak_FT) April 17, 2020
Sartu bertan bideoa ikusteko:https://t.co/f7iMHWoxaR