Koronabirusa Azpeitian

Terrazak ireki dituzten tabernariak, hasierarekin pozik

Uztarria.eus 2020ko mai. 11a, 22:10

Aspaldi ikusi gabeko irudia ikusi ahal izan da gaur Azpeitiko zein Azkoitiko kaleetan: tabernak irekita eta jendea terrazetan eserita. Konfinamendua arintzeko lehen fasea gaur jarri dute martxan Gipuzkoan, eta fase horretan tabernetako eta jatetxeetako terrazak irekitzea baimentzea dago jasota. Zenbait tabernek eta kafetegik gaur bertan zabaldu dituzte terrazak, eta hainbat herritar joan da horietara. Tabernariak gustura agertu dira lehen egunean izandako harrerarekin.

Ostalaritza guneek egoera berrira moldatu beharko dute, eta horretarako saiakeran dabiltza. Taberna eta kafetegi batzuk gaur ireki dituzten arren, asko dira oraingoz ez zabaltzea erabaki dutenak. Ezin jakin noiz ikusi ahal izango diren berriro herrietako kaleak eta terrazak jendez beteta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide