Autoeskolentzat ekaina eta uztaila izaten dira lan gehieneko hilabeteak, ikasturtea bukatu eta abuztuko oporraldia iritsi bitarteko aste horiek. Aurten ere hala izatea espero zuten, are gehiago martxotik itxita daudela kontuan izanda. Datorren astelehenean, konfinamendua arintzeko bigarren fasean sartzearekin, ateak ireki eta aurrez aurreko eskolak ematen hasteko asmoa zuten. Maite Agirrezabala Azpeiti autoeskolako arduradunak halaxe adierazi zion atzo Uztarriari. Gaur goizean, ordea, bestelako agindua jaso dute: astelehenean autoeskolak ireki ahal izango dituzte, baina ezingo dute eskola presentzialak ematen hasi. Autoeskolen elkartea eta Espainiako Trafiko Zuzendaritza itzuleraren inguruan negoziatzen ari dira, baina, oraingoz behintzat, Espainiako Azldizkari Ofizialean bestelakorik argitaratu artean, ezingo dute aurrez aurreko eskolak ematen hasi.