Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak bihar, asteazkena, egingo du maiatzeko odol ateraldia, oraingoan, "herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak direla eta", Emakumeen Txokoan. Beharrezkoa izango da aurrez hitzordua hartuta joatea, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Pertsona bakoitzari ordu bat zehaztuko diote, jende pilaketak saihesteko.