Deseskalatzearen bigarren fasean kirol instalazio publikoak nahiz pribatuak eta igerilekuak irekitzea baimendu du Espainiako Gobernuak, baina Azpeitiko Udalak gaur-gaurkoz ez ditu horiek zabaldu. Igerilekuaren eraikina, kiroldegia eta pilotaleku publikoak itxita daude herrian.
Udalak ez du zehaztu noiz zabalduko dituen, baina kirol instalazioak bigarren fasea indarrean den bitartean zabaltzen baditu, sar daitekeen pertsona kopurua %30ean mugatuko dute. Kanpoko nahiz barruko igerilekuen kasua ere bera da: edukiera %30era mugatu behar da, baina beharrezkoa da aurrez hitzordua hartzea.