Internetez zuzeneko bideo hitzaldi sorta berria prestatu du KZguneak. Youtube KZguneaTIC kanalean emango dituzte hitzaldiak, eta horiek jarraitzea nahi dutenek Interneterako konexioa besterik ez dute behar izango; izan ere, hitzaldi irekiak izango dira eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo.
KZgunearen ekaineko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:
Ekainak 2, 11:00-12:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan (euskaraz)
Ekainak 4, 18:00-19:00: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak (gaztelaniaz)
Ekainak 9, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe (euskaraz)
Ekainak 11, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa smartphonean (gaztelaniaz)
Ekainak 16, 11:00-12:00: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu (euskaraz)
Ekainak 18, 18:00-19:00: Streaming plataformak ezagutu (gaztelaniaz)
Ekainak 23, 18:00-19:00: Android sekreturik gabe (euskaraz)
Ekainak 25, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu (gaztelaniaz)
Ekainak 30, 11:00-12:00: Zure smartphonea prest izan (euskaraz)
Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago hemen.