Atzo, asteartea, egin zuten udaleko hautetsiek ekaineko udalbatzarra, eta besteak beste, 2021erako herriko jaieguna izendatu behar izan zuten. Udalbatzak aho batez onartu zuen datorren urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna, jaiegun izendatzea; aurten ere hala izan da. Datorren urtean asteazkenez izango da San Sebastian eguna, eta udaleko ordezkariek hala erabaita, jaieguna izango da Azpeitian.