Posta bidezko boza emateko laguntza eskainiko du EAJk

Uztarria.eus 2020ko eka. 3a, 17:32

Ekainaren 30a izango da laguntza jasotzeko azken eguna. EAJk Batzokian eskainiko du laguntza astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:00etara bitartean. Alderdiko kideek azalpenak emango edo zalantzak argituko dizkiete hala nahi duten herritarrei.

Datorren uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa ematen laguntzeko zerbitzua ari da eskaintzen Azpeitiko EAJ. Hain zuzen ere, ekainaren 30a bitartean, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:00etara, zabalik izango da Batzokia. Alderdiko kideek azalpenak emango edo zalantzak argituko dizkiete hala nahi duten herritarrei, koronabirusaren prebentziorako distantzia eta garbitasun neurriak hartuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide